Nire baitako ahotsak

Hainbat mikroipuinez osatutako liburua da. Bilbotar idazle honen ipuinak erraz irakurriko dituzu eta, amaieran erronkatxoa ere topatuko duzu: irakurketa pasibotik idazketa aktibora pasatzeko erronka hain zuzen ere. Ahalduntze literarioa? Deitu nahi duzun moduan, baina eutsi erronkari!

EGILEA: Joseba Santxo

ARGITALETXEA: begiko

ARGITALPEN URTEA: 2022

 

Egileari hirukan egindako elkarriketa irakurtzeko, hemen klikatu.

Hona pasarte bat (15. or)

Ustekabea

Ongi etorri Arimen Birziklatze Zentrora. Orain zuen bizitza osoaren pelikula ikusiko duzue, hasi eta amaitu. Ondoren, berriro ikusiko duzue, baina nahi dituzuen puntuetan gelditu ahal izango duzue grabazioa. Eskainiko zaizkizuen hiruna alternatibetatik bana hautatzeko aukera ere izango duzue.

Ikustalde interaktibo hau bukatutakoan, beriz ikusiko duzue filma osorik, baina oraingoan zeuek berridatzitako bertsioan.

- Ez diot zentzurik ikusten- esan du aretoko azken lerrotik arima batek-. Zer helburu du honek guztiak?

- Prozesu hau azterketa bat da- azaldu du off-eko ahotsak-. Hiru ikustaldiak finitutakoan, azterketaren kalifikazioa jasoko duzue. Eta horren araberakoa izango da zuen berbizitzaratzea.

 

Orrialdeak: 113
B2
2023-04-05
30245415
1510