Otsoa etorriko da
28 urte ditu Maiderrek, berak bakarrik hazten duen zazpi urteko seme bat, Iraitz, eta beste hainbat arazo: Unax neba gaztea desagerturik dago duela bi urtetik, eta hilketa baten egilea dela uste du poliziak; lantokian, Legarra ugazaba eskuluzeak beregan jarri ditu begiak; eta, gainera, txikitan abandonatu zituen aita hilzorian dagoela eta, haren andre-lagunaren deia jaso du, mesedez ikustera joateko Bartzelonara.
EGILEA: Iñaki Irasizabal
ARGITALETXEA: elkar
ARGITALPEN URTEA: 2023
Liburuaren aurkezpen-bideoa ikusteko hemen klikatu.
Hona pasarte bat (5.or)
Bizitza ez da sekula lore arteko bidea izan niretzat. Maider naiz eta 28 urte ditut. Azken garaian okerrera egin du denak. Beldur naiz eta bakarrik nago.
Nonbaitetik hasi behar eta Blancaren telefono deiaren arratsaldean hasiko naizela erabaki dut. Ez dira aste asko pasatu.
Gogoan daukat apirila zela, 2017ko udaberria. Iraitzen arropak aukeratu beharra nuelako gelditu zait memorian iltzatuta egun epelak zirela haiek. Lanean gauzak berriro gaiztotzen hasita zeuden eta nire aldartea ez zen oneneakoa izango.
Orrialdeak: 120