Kale gorriko umeak

Pasolini italiar idazlearen lehen eleberri gordina. Lehen aldiz 1955ean argitaratu zen eta hautsak harrotu zituen orduan. Riccetto, Caciotta eta Begalone Erromako aldirietako nerabe pobreen eguneroko bizitza kontatzen du Pasolinik, errealitatea “goxatu gabe” eta “gazte zapaldua idealizatu gabe”. “Kapitalaren eta sistemaren biktimak dira” eleberriaren protagonistak, maitasunik inoiz jaso ez duten kontzientziarik gabeko haurrak, bizirauteko edozer egiteko kapaz direnak.

EGILEA: Pier Paolo Pasolini

ITZULTZAILEA: Fernando Rey Escalera

ARGITALETXEA: Igela

ARGITALPEN URTEA:2022

 

Liburuaren aurkezpenari buruz Noticias de Gipuzkoan argitaratutakoa hemen irakur dezakezu. 

 

Hona pasarte bat (9. or):

Ferrobedo

E sotto er monumento de Mazzini... Herri kanta.

Uztaileko bero sapako egun bat zen. Ricettok lehen jaunartzea eta sendotza egin behar zituen, eta goizeko bostetatik zegoen altxatua, baina, Via Donna Olinpiatik behera jaisten ari zenean, galtza luze grisak eta atorra zuria jantzita, jaunartzaile bat edo Jesusen soldadu bat baino gehiago Lungotevere aldera neskatara apain-apain joaten diren mutiko gaixto horietako bat zirudien. Bera bezalako mutiko talde batekin batera, denak zuriz jantzita, Divina Provvidenza elizara jaitsi zen, eta, han, bederatzietan, Don Pizzutok komunikoa eman zion.

 

Orrialdeak: 384
C1
2023-02-23
30169429
214