Gari eta goroldiozko
Anari abeslari azkoitiarraren lehen eleberria da “Gari eta goroldiozko”. Berrogeita hamar urte inguruko emakume baten bi bidaiaren gainean eraikitako kontaketa egiten du Anarik eta protagonista den emakumearen orainalditik iraganera egiten da bidaia. Hiru protagonista ditu liburuak: pertsonaia bera bi garaitan zehar eta narratzailea, hau da, istorioa kontatzen duena.
Egilea: Anari Alberdi Santesteban
Argitaletxea: Susa
Argitalpen-urtea: 2022
Bidaien kontaketak hartzen du lekurik gehien liburuan, baina bestelako testu-zati askok ere osatzen dute idazlana.
Berria egunkariak liburuaren gainean argitaratutako iruzkina helbide honetan duzu irakurgai.
Naiz atarian liburuaren berri emateko albistea, berriz, helbide honetan duzu irakurgai.
Hona hemen liburutik hartutako pasarte bat:
Zinematik ateratzean sei dei galdu nituen. Ez nuen zenbakia ezagutzen. Baina banekien norenak ziren.
Telefonoari begira, oraindik ere gogoaren erdia fikzioan nuela eta beste erdiaren erdia ere mugikorraren barruko ez fikzio ez errealitate den dimentsio horretan, eztanda lehor baten burrunbak astindu zidan barrua, dardaratu zituen hormak, tinpano, harri eta hormigoizkoak. Beirateek doi-doi eutsi zioten hautsi zoriaren kirrikari.
9.or.
Liburu osoa, berriz, Susa argitaletxearen atarian duzu irakurgai.