Jainkoaren seme

Cormac McCarthy idazle estatubatuarrak 1973. urtean idatzitako Child of God (Jainkoaren Seme) eleberria euskaratu du Igela argitaletxeak, Juan Mari Mendizabal itzultzailearen eskutik. Sevier konderri menditsuan kokatuta dago, Tennesseen, eta Lester Ballard izaki ustela da protagonista. Gizon bortitza eta etxegabetua da Lester, eta bere bizitza gizarte-ordenatik kanpo existitzeko ahalegina tamalgarria da.

Egilea: Cormac McCarthy
Itzultzailea: Juan Mari Mendizabal
Argitaletxea: IGELA
Argitalpen-urtea: 2022

Etxerik eta familiarik gabe, Ballard leize-zulo batera jaitsiko da, krimenean eta degradazioan hondoratuz.

Euskarara ekarritako McCarthyren lehen lana da hau.

 

Hona hemen liburutik hartutako pasarte bat:

Feriante segizio baten moduan iritsi ziren, behealdeko lezkaguneetan barrena eta muinoa zeharkatuz goizeko eguzkipean. Kamioneta zabuka eta balantzaka zebilen gurpil ildoen gainean eta musikariak atzean, kaxaeran, aulkitan eserita, kulunka eta bere instrumentuak gozatzen, gitarra zeraman lodikotea barrez eta atzeko autoan zihoazen beste batzuei imintzioak egiten eta aurrera makurtzen nota bat emateko arrabita-jotzaileari, zeinak arrabitaren kabila bat biratu zuen eta entzuten egon zen, aurpegia zimurrek pitzatuta.

9.or.

 

Orrialdeak: 219
C1
2022-08-10
29736682
1255