Nire Uztapide
Uztapide bertsolari zestoarraren gaineko biografia nobelatua idatzi zuen Urrestillako Pako Aristi idazleak, pertsonaia hobeto ezagutzeko bidaia bat, egilearen esanetan. Izan ere, nahiz eta izenez oso ezaguna izan, Zestoako bertsolariaren alderdi batzuk ezezagunak dira jende gehienarentzat. Horiek azaleratu nahi izan zituen idazleak liburu honetan.
Egilea: Pako Aristi
Irudiak: Jon Zabaleta Larburu
Argitaletxea: Erein
Argitalpen-urtea: 2022
Liburuaren bigarren edizioa da hau, lehena bertsolarien elkarteak eman baitzuen argitara 2.000. urtean. Oraingoan, moldaketa batzuk eginda eta atal laburrez osatua aurkezten zaigu narrazioa.
Uztapideren bizitza kontatzen da lan honetan, baina nobela bat ere bada. Dena da benetakoa, baina fikzio-ukituak erantsi ditu Aristik istorio baten itxura izan zezan.
Liburuaren lehen atala helbide honetan duzu irakurgai.
Aurkezpen-ekitaldiko bideoa, berriz, helbide honetan duzu ikusgai.
Orrialdeak: 148