Uzta garaia
Hamalau urteko Iraultza eta Zigor neba-arreba bikiak dira eleberriko protagonistak. Iraultza ikasle txarra da eta bere neba Zigor, berriz, oso bestelakoa. Biek ala biek, baina, munduari begirada berri bat eman eta gure gizarteko hainbat egia biribila zalantzan jarriko dituzte.
Egilea: Asel Luzarraga
Argitaletxea: Elkar
Argitalpen-urtea: 2021
Baazima mahats-biltzailea ezagutuko dute neba-arrebek Ondarraten, Asel Luzarraga egileak asmatutako kostaldeko herri batean eta berarekin batera zapalduta bizi direnen bizimodua gertutik biziko dute.
Hona hemen pasarte bat:
Ikasturte hasieran gertatu zen, irailean. Lehen klase egunak erakutsi zion Iraultzari laster errutina bihurtuko zena, eta ez zirudien oso erakargarria. Leihotik begiratzen zuen orduan ere. Sudurzurik ikasturte horretan izango zituzten irakasleen zerrenda errezitatzen zien bitartean.
8.or.
Egilearen aurkezpen-bideo laburra:
Orrialdeak: 115