Mandamentu hipermodernoak

Zerk egiten du gure gizartea den bezalakoa? Zertan eta zergatik gara desberdinak? Gure gizartearen ezaugarriak deskribatu nahian, 19 mandamentuko zerrenda osatu du Iñigo Martinez Peña irakasle gasteiztarrak : bidaia ezazu, ez egon triste, izan zu zeu, zaindu zaitez, ez hartu maitasun-konpromisorik, izan zoriontsu, bilatu berriena…

Egilea: Iñigo Martinez Peña
Argitaletxea: Elkar
Argitalpen-urtea: 2021

Gure garaiari hainbat izen eta ezaugarri lotu zaizkio: Kontsumoaren gizartea, gizarte globalizatua, informazioaren gizartea, sarearen edo errendimenduaren jendartea… Eta hipermodernitatea kontzeptu moduan darabil egileak izendapenak bildu eta horien guztien azpian dagoen muina ulertzeko: gehiago ematea eta egitea eskatzen zaigu uneoro. 
Hausnarketara bideratutako gogoeta proposatzen du liburuak, geure munduari eta geure buruari begi berriekin begiratzen laguntzeko asmoa sustatu nahi du eta, agian, bizimodu hobe baterako gonbidapena ere bada.
Egileak berak liburua deskribatzen du bideo honetan.


Hona hemen pasarte bat:

10. IKAS EZAZU!
Azkenaldian mota guztietako ikastaroak eskaintzen dira, edozertarako: guraso ona izateko, publiko aurrean hitz egiteko, osasuntsu jateko, ligatzen arrakasta edukitzeko, negozioa bikain gidatzeko. Berrogeialdiari aurre egiteko eta etxean errutinak eta ordutegi zehatzak antolatzeko ere, online ikastaroak egon dira… Finean, gauzak egiteko metodo eta bide zuzena saltzen digute.

67.or.

Orrialdeak: 164
C1
2021-10-08
28786896
588