Gizalabak

Euskalerria Irratiko “Irrintzi Plaza” https://euskalerriairratia.eus/bereziak/gizalabak irratsaioan Bakarne Atxukarrok astero-astero egin izan dituen hainbat kolaborazio jaso dira liburu honetan. Gizartean, historian, artean eta beste hainbat arlotan ekarpen handiak egin dituzten emakume interesgarriak izan ditu hizpide irratsaio hauetan Atxukarrok.

Egilea: Bakarne Atxukarro Estomba
Argitaratzailea: Bakarne Atxukarro Estomba
Argitalpen-urtea: 2020

Itzalpean zeuden emakumeak agerian uztea izan da irratsaioen nahiz liburu honen helburu nagusia, lehenago egile honek “Sarerik gabe” izeneko lanean egin zuen moduan. 
 

Hona hemen pasarte bat:
CONCHITA MONTENEGRO
Lehendabiziko aktore euskalduna
Concepción de Andrés Picado, Conchita Montenegro, alegia, Donostian jaio zen eta Hollywoodera iritsi zen lehendabiziko aktore euskalduna izan zen. Charles Chaplinek, Greta garbok, Buster Keatonek eta Clarck gablek, besteak beste, berarekin egin zuten lan.
Dirudienez, Conchita Estatu Batuetara ailegatu zenean “okay, all right edo ham and eggs” besterik ez zekien esaten, baina bizi ibili behar izan zuen; alde batetik, lan egiteko premia batzuen eta, bestetik, zuzendariekin eta produktoreekin lan egin nahi zuelako.
Azkenean, proba bat lortu zuen. Clarck Gablerekin egin behar zuen eta muxu eman behar zion. Baina ezin izan zuen. Oso lotsatuta zegoen, eta “la cobra” egin zion. 


22.or.

Orrialdeak: 238


B1
2021-08-11
28613080
240