Zeruko belardiak

1932an argitaratutako John Steinbeck estatubatuar idazlearen ipuin-liburu honek kontatzen du nola konkistatzaile espainiarrek Kaliforniako Monterey hirian deskubritu zuten haranari "Zeruko belardiak" deitu zioten, ederra eta oparoa zela adierazteko.

Egilea: John Steinbeck
Itzultzailea: Asun Garikano
Argitaletxea: Elkar
Argitalpen-urtea: 2021

Izen hori jarri bazioten ere, ordea, han ez zen aingerurik bizi, nekazariak bizi ziren bertako etxaldeetan, oso kezka lurtarrak zituztenak: lana, jana, lurra…
Jende xumearen handitasuna erretratatzen du egileak, haien pozak eta larritasunak, batzuetan estilo umoretsuan, beste zenbaitetan, berriz, dramatikoan.

Hona hemen pasarte bat:
Carmelo misioa eraikitzen ari zirela Goi Kalifornian, 1776. urte aldera, hogei indio kristautuz osatutako talde batek erlijioa abandonatu zuen gau batez, eta goizalderako beren txaboletatik alde eginda zeuden. Aurrekari txarra izateaz gain, zisma txiki hark makaldu egin zituen lanak adobezko adreiluen buztin-hobietan.

13.or.

 

Orrialdeak: 254
C1
2021-05-10
28227182
332