Malkoak euritan

Artista ospetsu baten argi eta itzalen kronika hunkigarria dakarkigu Jordi Sierra I Fabra idazle katalan ezagunak. Leo Calvert rock abeslariaren heriotza da nerabeei zuzendutako eleberri honen abiapuntua. Hildakoan, mito bihurtuko da kantaria eta haren hilobia, berriz, ehunka jarraitzaileren erromes-leku.

Egilea: Jordi Sierra I Fabra
Itzultzailea: Ramon Olasagasti
Argitaletxea: ELKAR
Argitalpen-urtea: 2021

Leo Calverten Grace alabak, ordea, ez ditu batere gustuko aitaren heriotza etengabe gogorarazten dizkioten omenaldiak. Gainera, aitari buruz amak ezkutatu dizkion bizitzako pasarteak argitu beharko ditu Gracek.
2019an Lazarillo saria jaso zuen lana da hau, "Literatura Sorkuntza" modalitatean.

Hona hemen pasarte bat:
HILOBIA
Berriro ere beteta zegoen hilobia.
Ez sinestekoa zen lauzaren gaineko anabasa hura.
Loreak, era guztietako botilak, baina batez ere garagardoarenak, erdi hutsik (edo erdi beteta), argazkiak, eskuz egindako lepokoak eta eskumuturrekoak, jostailuak, hala nola peluxezko hartzak edo Star Trek eta Stars Wars-eko espazio-ontziak, posterrak, pare bat komiki…
Astero gauza bera zen, eta astero Gracek haluzinatu egiten zuen.
Ez horrenbeste fanen fanatismoagatik edo miresmen itsuagatik, ezpada hilobian uzten zituzten objektu klaseagatik.

9.or.

Orrialdeak: 275
C1
2021-04-20
28162678
323