Zientziaren izarrak. Emakumeak, itzaletik argira
Egoitz Etxebeste Adurizek hainbat urtez Elhuyar aldizkariko "Istorioak" izeneko atalean idatzitako testu laburrak bildu ditu liburu honetan.
Egilea: Egoitz Etxebeste Aduriz
Argitaratzailea: Elhuyar Fundazioa
Argitalpen-urtea: 2021
Testuetako protagonistak aitzindari eta borrokalari izan ziren emakume zientzialariak dira. Egin zuten lanak ez zuen inolako aitorpenik jaso eta ondorioz, ezezagunak dira publikoarentzat.
Liburu honen aurretik “Lunatikoak. Zientziaren bidezidorretatik” liburua argitaratu zuen Etxebestek, hura ere zientzialarien istorioez osatutakoa.
Elhuyar aldizkariko "Istorioak" atala helbide honetan duzu ikusgai.
Hona hemen pasarte bat:
Emakumeak mediku?
1860ko ekainaren 15ean, 24 urte bete berri zituela, Elizabethek medikua izan nahi zuela esan zien gurasoei.
Aitak kopeta zimurtu zuen. Okerragoa izan zen amaren erreakzioa: atsekabearen saminez, gaixotu egin zen, eta depresioaren bueltan ibili zen hurrengo urteetan, alabaren zorigaitzeko erabakiagatik.
Izan ere, emakume bat mediku… hori pentsaezina zen, baita lotsagarria ere, askorentzat.
33.or.