Herriak ez du barkatuko
Irati Goikoetxearen lehen liburua proposamen bat da: terrorismoak sortutako minaz hitz egin dezagun.
Egilea: Irati Goikoetxea
Argitaletxea: Elkar
Argitalpen-urtea: 2021
Liburuko protagonista nagusia Oihana da. ETAK bere aita hil zuen duela hogeita bi urte, berak hemeretzi zituela. Aitaren heriotzak sortutako samina bizirik du Oihanak, baina ez du gai horretaz inorekin hitz egin nahi, ezta bere seme-alabekin ere.
Halako batean, biktimen lekukotasunak jasotzen ari den antropologo baten deia jasoko du. Ea berarekin bildu nahi duen galdetuko dio honek.
XXII. Igartza Saria jaso du liburu honek.
Hona hemen pasarte bat:
Aitak esan zion saiatu egin behar zuela, besoak luzatu ezean ez dagoela lainoak ukitzerik, eta salto egiteko gora, besterik ezean irudimenarekin. Esaten zion “Salto buruarekin egiten da, lehenengo buruarekin eta gero hankekin; eta denbora tarte txiki horretan besoak luzatuta izaten badituzu lainoak ukituko dituzu”. Eta gero esaten zion lainoak ukitu ezean ere han izango zuela eguzkia, edo han izango zituela haize ufadak edo arranoak eta putreak. Saiatuz gero, zerua bera ere ukigarria izan zitekeela.
Hamaika Telebistan egileari egindako elkarrizketa helbide honetan duzu ikusgai.
Segidan, egilearen aurkezpen-bideoa.
14.or.