Aingeruaren pribilegioak

Dolores Redondok idatzi zuen lehen eleberria da "Aingeruaren pribilegioak". 2009an argitaratu zen gaztelaniaz, oso edizio mugatuan eta 2021ean, berriz, euskaratu egin du Danele Sarriugartek, Erein argitaletxearen eskutik.

70eko hamarkadan, Pasaian, bost urteko bi neskato, Pakutxa eta Celeste, lagun egingo dira. 
Jolas eta bihurrikeriatan dabiltzala, gertakari tragiko batek banatuko ditu bi lagunak.

Egilea: Dolores Redondo

Itzultzailea: Danele Sarriugarte

Argitaletxea: Erein

Liburuaren lehen atala helbide honetan duzu irakurgai.
Danele Sarriugarterekin Bizkaia Irratian egindako elkarrizketa helbide honetan duzu entzungai.

Hona hemen pasarte bat:
Nekez gogoratzen dut garai hura non, esnatzean, bizitzara itzultzen bainintzen heriotza txiki baten ostean bezala, etenaldi umel eta uterino batean zintzilikatuta egon banintz bezala, oroitzapen-arrastorik gabe. Iratzarri nintzen, loalditik kanporatua, ondotxo jakinik ez nuela han jasoko desio nuen moduko atsedenik, jada ez nintzela gai izango hara itzultzeko, nire esnaldietan bilatzen nuen paisaia etsigarri hartara, ez nuelako lorik egingo berriz.

17.or.

 

Orrialdeak: 321
C1
2021-03-18
28066788
318