irakurgai-mailakatuak-fitxa
Bakerako eta indarkeriarik ezarako bide bat
Bakearen eta indarkeriarik ezaren aldeko bigarren Mundu Martxa erreferentziatzat hartuta, zortzi zatitan egituratzen da liburua, eta horietan armagabetze nuklearra, munduko bakea, ingurumena, giza eskubideak eta hezkuntza bezalako gaiak jorratzen dira.
Gidoigilea: Martine Sicard
Ilustrazioak: Luis Alzueta Martínez
Itzultzailea: Aritz Gorrotxategi
Argitaletxea: Sauré
Argitalpen-urtea: 2020
Liburua osatzen duten atal bakoitzak hainbat herrialdetako kontakizunak erreferentzia gisa hartzen dituzten ipuin filosofiko bat du bukaeran, osagarri, baina era berean, funtsezkoa, egileen esanetan.
Hona hemen pasarte bat:
Ipuina: Enperadorea eta margolaria
Enperadore batek pintura maite zuen. Egun batean, tronuko aretoan borroka-oilar baten erretratua izatea bururatu zitzaion. Margolaririk onena bidaltzeko eskatu zuen. Maisuen maisu bat etorri zitzaion. "Zenbat denbora beharko duzu koadroa ekartzeko?". "Maiestate, animalia prestu horren erretraturik onena nahi baduzu, beharrezkoa da sei hilabete ematea!".
18.or.
