Ene baitan bizi da

Marie, Parisen ikasten ari den neska gaztea da eta Beran bizi den bere amatxi Josefinarekin duen harremana da liburuaren oinarrian dagoena.

Egilea: Maddi Ane Txoperena Iribarren
Argitaletxea: ELKAR
Argitalpen-urtea: 2020

Donibane Lohizuneko gazteak, Parisko ikasketak bukatzeko egin behar duen azken lana osatzeko, bere amatxik dakizkien aspaldikoko kontuak jakin nahiko ditu, neskame-lanetan aritu baitzen, bere sorterria utzita . Ez zaio erraza suertatuko, ordea, hauen berri jasotzea, amatxik ez baitio nahi duena emango Marieri, eta gazteak berak ere ez baitaki zeren bila dabilen.
Josefinaren gazte garaiko amets, pentsamendu eta bizi-minak daude jasota eleberri honetan, Marieren begiradapetik.
Maddi Ane Txoperena Iribarrenen lehen eleberrian istorio asko gurutzatzen dira: 1950.eko hamarkadan Ipar Euskal Herrian eta Frantzian neskato ibilitako emakumeen errealitateak, lehengo eta oraingo maitasun- eta desamodio-istorioak, laneko sufrimenduak, gatazka politiko baten ondorengo testuinguru baten ezinak, amatxi-biloba eta alaba-gurasoen arteko harreman korapilatsuak…


Lehen atala, helbide honetan duzu irakurgai.

 

 

 



Liburuaren aurkezpen-bideoa egilearen beraren eskutik:

 

Berben lapikoa saioan egindako elkarrizketa, segidan duzun bideoan duzu ikusgai.


 

Orrialdeak: 184
C1
2020-05-29
22112741
722