Aldibereko

Bachmannen ipuin-liburu honetan, emakume batzuen erretratua egiteaz gainera, garai jakin bateko ohiturak ere erakutsi nahi izan zituen. Ipuin independenteak dira denak, baina egitura zikliko bat osatzen dute denen artean.

Egilea: Ingeborg Bachmann
Itzultzailea: Idoia Santamaria Urkaregi
Argitaletxea: Erein eta Igela
Argitalpen-urtea: 2019

Lehenengo ipuina (Aldibereko) eta azkena (Aintzirarako hiru bide) liburuaren bizkarrezurra dira: ipuin horietako bi emakume protagonistak profesional arrakastatsuak dira –aldibereko interpretea bata, kazetari eta argazkilaria bestea–, eta kontraste nabarmena egiten dute beldurrean eta errealitatea ukatzeko ahaleginean katramilatuta dauden beste hiru istorioetako emakumeekin.


Liburuaren lehen atala helbide honetan duzu irakurgai.
Liburu hau eLiburutegian mailegatzeko, hona jo.

 

 

 

 

 

Liburu honen aurkezpen-eguneko bideoa hemen duzu ikusgai:

Orrialdeak: 288
C1
2020-05-08
21967801
548