Zendabalitz
Parisko Charles de Gaulle aireportutik Loiura doan hegaldian hamaika bidaiari doaz, nork bere istorio propioa duena: Elene, Gabriel, Paule, Xabier, Enara, Malox, Sukaina…
Egilea: Erika Elizari
Argitaletxea: Elkar
Argitalpen-urtea: 2020
Ahots asko dituen nobela sortu du Erika Elizarik Igartza sariari esker idatzitako bere lehen lan honetan: laburra, freskoa eta dibertigarria.
Hona hemen pasarte bat:
10:00 a.m.
ELENE I
ESERLEKUA: 14E
Loiura iritsi. Gurasoak zain. Bi muxu. Autora sartu eta galdeketa: “Zer moduz bidaia?”. Oso ondo generikoaren ostean, gurasoen galdera klasikoa: “Oso ondo besterik ez? neska! 20 egun eman dituzu Parisen! Argiaren hirian! Kontatzeko moduko zerbait pasako zitzaizun!” Purrustada batekin isilduko dituzu. Gauzak etxean utzi. Maleta garbigailuan hustu. 90 minutuko programa martxan jarri.
11.or.
Orrialdeak: 123