Donibane Garazi

Historia eta kondairaz betetako hiria da Donibane Garazi. Baina ederra ere bada, polit-polita, zinez ikusgarria.

Egilea: Nora Arbelbide Lete
Marrazkiak: Asisko eta Dom
Argitaletxea: Elkar
Argitalpen-urtea: 2019

Liburu honetan Nafarroa Behereko hiriburua hobeto ezagutzeko informazio asko aurkituko duzu.
Liburuaz gain, CD bat dakar, testua entzungai duena.

Bilduma berean Baiona, Bilbo, Donibane Garazi, Gasteiz, Iruñea eta Maule-Lextarreko gidak argitaratu dira.
Liburuaren azken orrialdeetan ariketak daude, atal bakoitzari lotutakoak, erantzun eta guzti. Eta segidan, testuan nabarmenduta dauden hitzekin osatutako hiztegia.

Bilduma osoaren gaineko informazioa, helbide honetan duzu.

Hona hemen pasarte bat:
Gain horretan, herensugea
Zer nahi duzu, ederra da Donibane Garazi.
Autoa utzi, oinez ibiltzen hasi eta denbora hartuz, hain ohikoak ez diren bide batzuetatik pasatuz, orduan, nehoiz baino ederrago ager daiteke Baxenabarreko hiriburua. Bere txikitasunean handi. Txikia baita Donibane Garazi.

7.or.

 

 

 

Orrialdeak: 66
B1
2020-01-31
21422267
674