Txoria nintzela

Zazpi ipuin hauetan, Euskal Herriko herri txiki bateko neska-mutil protagonistak haurtzarotik gaztarora igaroko dira, 1980-90eko hamarkada garratzean. Estilo, gai eta erritmo ezberdinetako istorioek badute gozotik, gazitik, absurdotik, tragediatik…

Egilea: Xabier Etxeberria
Argitaletxea: Elkar
Argitalpen-urtea: 2019

Zer pentsatzen dute neskek mutilez?; haurren arteko borrokak; etorkinak; identitate sexualaren bilaketa; euskal gatazka; telebista-saio arrakastatsuak; egunkari ezkutuak; 1980-90eko musika…

Bi ohar. 1) Hasiera batean, ipuinek ez dute elkarren arteko loturarik, nahiz pertsonaia batzuk errepikatzen diren. 2) Idazleak beti egiten dio keinu bat euskal kulturari. Txoria nintzela ipuinak Imanol Urbieta eta Joxantonio Ormazabalen kantari egiten dio erreferentzia, eta, Txalo egin didazute bainan gorroto zaituztet orainik izenburuak Xalbador bertsolariari Anoetan txistu jo zioten eguna gogoratzen du.

Liburuaren lehen atala hemen duzu irakurgai.
Xabier Etxeberriaren iruzkin laburra liburuaz (bideoa)
Txoria nintzela abestia hemen duzu entzungai.

 

 

Orrialdeak: 118
C1
2020-01-21
21352382
356