Etxeak eta hilobiak

Frantziara fraideen eskola batera ikastera joan eta mutututa itzuli den Elias nerabearen istorioak ematen dio hasiera Bernardo Atxagaren azken eleberriari.

Egilea: Bernardo Atxaga

 

Argitaletxea: Pamiela

Argitalpen-urtea: 2019

 

Sei istorio kontatzen ditu guztira, autonomoak, baina aldi berean "unibertso bakarrean" josten direnak.

 

Elkarrizketa Atxagarekin irakurgai helbide honetan.

Euskadi Irratiko Faktoria saioan egindako elkarrizketa, berriz, hemen duzu entzungai. 

 

 

Hona hemen pasarte bat:

Ikastetxea, Beau-Frêne, Paueko periferian zegoen, parke handi baten barruan. Eraikinak ehunka zuhaitz zeuzkan inguruan, batez ere Indi gaztainondoak eta makalak, eta kirola egiteko hainbat gune, futbol eta errugbi zelaiak, saskibaloi eta tenis jokalekuak, frontoi bat eta korrika egiteko pistak. Parkea publikoa zen. […].
Elias abuztuaren 1ean iritsi zen Beau-Frênera frantses ikastaro trinko bat egitera, eta hurrengo goizean, asteazkena, ikaskide guztiekin batera irten zuen parkera errekreoan, eta haiekin batera jo saskibaloi kantxa eta futbol zelaia zeuden aldera.



(49. or.) 

Orrialdeak: 432
C1
2019-11-12
21062166
384