detalle irakurgai-mailakatuak-fitxa

Udaberri kantoi-hautsia

Mario Benedetti idazle uruguaitarraren nobela hau 1973ko Uruguaiko diktaduran dago girotua eta orduko jazarpen politikoaren ondorioak ditu hizpide: kartzelaldi bat, Santiago iraultzailearen borroka eta haren atzeko lau erbeste: aitarena, emaztearena, alabarena eta lagun min batena.

Egilea: Mario Benedetti
Itzulpena: Aiora Jaka Irizar
Argitaletxea: Erein & Igela
Argitalpen-urtea: 2018

Santiago atxilotu egingo dute, eta torturatu. Santiagok alaba eta emaztea ditu, Uruguatik at errefuxiatuta. Emazteak, Gracielak, bakardadeak erasota, maitale bat aurkituko du: Ronaldo. Kontzientziak estu hartzen du Graciela. Ez dio minik egin nahi senarrari Ronaldorena kontatzean. Santiagoren aita ere, Don Rafael, kezkatuta dago zer egingo duen semeak espetxetik atera eta guztia jakiten duenean.

Hemen eleberriaren lehen atala duzu irakurgai.

Hona pasarte bat:

SANTIAGOK IDATZI DIT ETA ONDO DAGO. Ikasi dut haren lerroarteak irakurtzen, eta haiei esker dakit bere senean jarraitzen duela. Hori izan da beti nire beldurra. Badakit ez duela inor salatuko, ez dela makalduko. Horrek ez nau beldurtzen. Uste dut ondo ezagutzen dudala nire semea. Nire beldurra da ez ote den bere senetik aterako eta auskalo norantz irristatuko. Halaxe esan zuen behin presondegiko zuzendariak, ez dakit azkenak ala azken-aurrenak: "Aukera izan genuenean ez ginen ausartu denak garbitzera, eta etorkizunean askatu egin beharko ditugu. Orain, geratzen zaigun denbora baliatu eta denak erotu behar ditugu".            


(113. or.)

Segidan ikusgai duzu eleberriaren aurkezpenaren bideoa.
 

Proleterka eta Udaberri kantoi-hautsia liburuen aurkezpen ekitaldia from Erein argitaletxea on Vimeo.

Orrialdeak: 254

x61pRelaContWAR

Interesatzen zaizu



detalle2

Dokuteka

C1
2018-10-17

x61pRelaContWAR

20770259

x61pViewCountWAR

1697

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR