Bilbo

Bilbon barrena bisita gidatua egiteko proposamena da hau. Liburuaz gain, CD bat dakar, testua entzungai duena.

Egilea: Lutxo Egia

Argitaletxea: Elkar

Marrazkiak: Asisko eta Dom
Ariketak: Estibalitz Nieva
Argitalpen-urtea: 2019

Orain kale bat, gero zubi bat, hurrena historia puska bat… hiriko eskulturen inbentarioa eginez abiatuko du gidariak ibilbidea Bilboko baldosetan barrena, hiri zahar, bizi eta erakargarria eraikiz, bilbotarren bizipenen bitartez.
Bilduma berean Baiona, Donostia, Donibane Garazi, Gasteiz, Iruñea eta Maule-Lextarreko gidak argitaratuko dira.
Liburuaren azken orrialdeetan ariketak daude, atal bakoitzari lotutakoak, erantzun eta guzti. Eta segidan, testuan nabarmenduta dauden hitzen hiztegia.
Bilduma osoaren gaineko informazioa, helbide honetan duzu.

 

Hona hemen pasarte bat:

Gaur egun, Guggenheim museoko titanioak ordezkatzen du Bilbo. Baina ez da beti horrela izan. Orain dela mende batzuk, Erdi Aroan, kalitate bikaineko burdina ustiatzen zuten gure hirian eta inguruetan; eta are bikainagoa 1855ean Bessemer bihurgailua asmatu zutenetik. Orduan, burdinazkoa ez ezik, altzairuzkoa ere bilakatu zen Bilbo.

(7. or)
 

Orrialdeak: 62

Interesatzen zaizu



B1
2019-08-09
20769171
443