irakurgai-mailakatuak-fitxa
Denok gara Google
Bi maitasun-istorio aurkituko ditugu liburuan. Lehenengoan, Iñigo Ormazabal donostiar idazleak eta filosofia ikasten ari den Oianko Atxa ezizena duen bizkaitarrak espazio birtualean egingo dute topo. Bigarrenean, gerra-garaiko kontu batetik abiatuta, iraganeko pertsona baten bila hasiko da protagonistetako bat.
Bi istorio dira, baina elkarlotuta azalduko dira liburuan, eta bilaketa eta maitasuna dira bietan nagusitzen dena. Jakin-minak bultzatuta hasiko da Iñigo Oiankori buruzko informazioa bilatzen eta amari laguntzeko hasiko da Maria, Iñigoren maitalea, "frantsesaren semea"ren bila, 1936ko gerran zer egin zuen jakin nahian.
Egilea: Xabier Etxaniz Rojo
Argitaletxea: Erein
Argitalpen-urtea: 2019
Liburuaren lehen atala hemen duzu irakurgai.
El Diario Vasco egunkariko aipamena.
GARA egunkariko aipamena.
Oarsoaldeko hitza-egileari elkarrizketa.
Liburuaren book-trailerra duzu segidan ikusgai:
Denok gara Google. Spot luzea from Xabier Etxaniz Rojo on Vimeo.
