irakurgai-mailakatuak-fitxa
Gauza guztiak
1986an joan zen Rafa Mendiguren Txinara. Urrian alde egin eta ekainean etorri zen bueltan eta nahiz eta urtebete ez zuen bete, sakon ukitu zuen Ekialde Urrunak.
Egilea: Rafa Egiguren
Argitaletxea: Pamiela
Argitalpen-urtea: 2011
Gauza guztiak liburua Rafak Txinan eman zuen denboraren testigantza da. Beijingo Hizkuntza Eskolan txinera ikasteko izena ematea erabaki zuen, nahiz eta hitzik ere ez zekien.
Bertan jasotako oharrak eta geroztik irakurri zituen hainbat liburu nahiz lehendik argitara emandako idazlan batzuk daude Gauza guztiak liburuaren oinarrian.
