irakurgai-mailakatuak-fitxa
Tripoli-Kabul
Kronika-liburua da Tripoli-Kabul, Karlos Zurutuza freelance kazetariak Ekialde Hurbilean eman zituen urteetan ezagututako pertsonen gainekoa.
Pertsona horiei argazkia atera eta hitza eman die liburu honetan. Tripolitik Kabulerako ibilbidean bizi izandako errealitate gordinaren zenbait zertzelada ematen ditu Zurutuzak, hausnartzeko aukera ematen digutenak.
Edonola ere, lekuek baino, pertsonek dute protagonismo nagusia bidaia honetan.
Egilea: Karlos Zurutuza
Argitaletxea: Gaumin
Argitalpen-urtea: 2012
Liburuaren lehen atala irakurgai duzu hemen.
