detalle irakurgai-mailakatuak-fitxa

Negua: Zer egin nire barazki saskiarekin

Neguko barazkiekin egindako errezetak biltzen ditu liburuak. Hau da, neguan gure baratzak ematen dituen jakiekin egindakoak.

Hala ere, bada urte osoan zehar jan daitekeen barazkiren bat edo beste: zerba, adibidez.
Errezetak, osagaiak eta prestatzeko moduez aparte, badu beste ataltxo bat ere: errezetari buruzko datu edo iruzkinen bat. Eta osagairen batek alergia sor balezake, bukaeran jarri dute egileek zein den: esnekia, fruitu lehorra… (errezeta gehienek argazkia dute ondoan).

Egilea: Nagore García de Vicuña / Diego Zarrabeitia
Itzulpena: Miren Arratibel
Argitaletxea: Ttarttalo
Argitalpen-urtea: 2015

 

 

 

 

 

Hona errezeta bat:


Kardusalda
Osagaiak: 800 g. kardu natural (egosita) / Tipula bat / 2 porru / 300 g. kuia dadotan / Karduak egosten edukitako salda / Oliba olioa / Gatza / Piperbeltza/
Prestaera:
Xehatu tipula eta porruak, eta jarri sueztitzen. Bigundutakoan, gehitu kuia, ondu gatzez eta piperbeltzez, eta estali. Utzi egiten, kuia bigundu arte. Gehitu kardua, egosita, eta estali kardua egosten edukitako saldaz. Egosi puska batean, estalkia jarrita; gero, kendu estalkia eta utzi likidoa urritzen, norberak nahi duen adina. Zopa modura presta daiteke, eta salda asko urritu arte itxaron.



(50. or)

Youtubeko bideoa

 

Orrialdeak: 120

detalle2

Dokuteka

B2
2015-12-01

x61pRelaContWAR

16272343

x61pViewCountWAR

4816

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR