detalle irakurgai-mailakatuak-fitxa

Bizi ondorengo heriotza: Nevadako kontakizunak

Nevada (AEB) hobeto ezagutzeko ipuin-liburua; bertan euskal gaietan aditu den Douglass antropologoak bere bizitza fikziora ekarri du. Hor dago Nevadako basamortua, urre-biltegiak, AEBetako gobernuaren menpe dagoen Area 51 eremu militarra, kasinoak, idazlearen izen bereko bere aitona, tranperoak, indioak, meatzariak, behizainak…

Idazlea Nevadako lurrari zein lotua dagoen agertzen da, eta Nevada, berriz, den bezalakoxea.

Egilea: William A. Douglass
Itzulpena: Anton Garikano
Argitaletxea: Pamiela
Argitalpen-urtea: 2015


Hona narrazio-zati bat:
Osaba bat izan nuen, osaba Tom. Izen bitxia, ezta? Amaren neba zen, eta gure etxean egoten zen. Berez, denbora gehiena kalean pasatzen zuen, mozkortuta. Gu hemen bizi ginen, Renon, eta ez ziguten sartzen zuten kasinoetan eta taberna gehienetan. New China Clubera joaten ginen: beltzak eta beste koloreetakoak onartzen gintuzten leku bakarrera. Horregatik, Tomek han edaten zuen, edo kalean. Normalean ez zeukan sosik ere, baina beti ateratzen zuen botilaren bat nonbaitetik. Afaltzera etxeratzen ez zenean, amak bila bidaltzen ninduen.

(91. or) 

 

Orrialdeak: 140

detalle2

Dokuteka

C1
2015-11-13

x61pRelaContWAR

16271811

x61pViewCountWAR

4577

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR