detalle irakurgai-mailakatuak-fitxa

Sator lokatzak

Bilboko San Frantzisko auzoan, Afrika Txikian, bizi den Toure etorkina da liburu honetako protagonista eta kontaketa egiten duena, Jon Arretxeren aurreko liburu batzuetan ere azaldu den pertsonaia bera. Oraingoan, Toure behartu egingo dute poliziarentzat lan egitera, "sator" gisara.

 

Tourek katea batek bezala gogor estutzen duen lan horretatik askatzeko ahaleginak egingo ditu. Ikusteke dago lortuko ote duen!

 

 

 

Egilea: Jon Arretxe
Argitaletxea: Erein
Argitalpen-urtea: 2016

 

  

Ahaleginak ahalegin, eta nekeak neke, umorea ere sartu du Arretxek narrazioan, gogortasunaren aringarri.

Lehen atala hemen duzu irakurgai.

Hona pasarte bat.
-Zer plan daukazu orain, Sergio?
-Ez daukat planik. Zuk?
-Nik bisita bat egin behar dut hemendik hurbil dagoen gasolindegi batera.
-Zertarako?
-Lapurreta egin zieten lehengoan eta, zera, niri agindu didate errudunak topatzea.
-Benetan? –Sergioren begitartea pixka bat erlaxatu zen-. Orduan ez zen txantxa Toure detektibearena.
-Ez.
Mutilari jarri zitzaion ilusio aurpegia ikusita, ezinbesteko galdera egin nion:
-Nirekin etorri nahi duzu?

 

(110-111. orr.)

Jon Arretxe liburuaz hizketan:

"Sator lokatzak" Jon Arretxe from Erein argitaletxea on Vimeo.

 

 

Orrialdeak: 229

x61pRelaContWAR

Interesatzen zaizu



detalle2

Dokuteka

B2
2016-12-20

x61pRelaContWAR

16244888

x61pViewCountWAR

2470

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR