Elurpean

Egilearen aurreko bi misterio-nobelatatik (Irurac bat eta Etsai gordea) ezaguna den Gorospe inspektorea Aranbeltza herrixkara doa lasaitasun-bila, oporretara, negu betean eta elur-gosez.

 

 

 

Bakearen ordez, egonezin amorragarria izango du lagun Gorospe inspektoreak eta elurrak buruhausteak baino ez dizkio emango. Gainera, gertakari ilun bat argitu arte ez du atsedenik hartuko.

 

Oharra: Gorospe inspektoreak bizkaieraz egiten du.

 

 

 

Egilea: Jokin de Pedro
Argitaletxea: Elkar
Argitalpen-urtea: 2016

Hona deskribapenezko pasarte bat:
Biharamun goizean, ateak zabaltzeaz batera, Laminarriko Bentan azaldu da Gorospe. Neke handiz egin du hoteletik kilometro erdira dagoen bentarainoko bidea, elurra goian behean egiteaz gainera haize fin batek bisuts moduko bat sortzen baitu, jausitako elurra aurpegira jaurtiz eten gabe.
Barru-barruraino egin du, zeren terrazan, erdia estalia izan arren, ez baita giro ezta otsoentzat ere.
-Egun on. Bada inor? –esan du ataritik, sartu orduko aldean duen lur hautsa astinduta.

-Bai, banator. Barkatu, oraintxe ireki dugu eta pixka bat txukuntzen... Ene! Zu zara-eta!

-Ane! Hau ezusteko atsegina! Trenean esan zeunstan, bai, ostalaritzan zenbilzala, baia ez neban uste non eta hemen topauko zindudazanik.

(50. or.)

Aurkezpen-eguneko bideoa:

Orrialdeak: 99

Interesatzen zaizu



C1
2016-12-19
16244849
2803