Musua

Musua alderdi guztietatik, horixe da hainbat narrazio motzen bidez liburuxka honek irakurlearen esku jartzen duena.

Denetik dago: musua zientzian, historian, filmetan, pinturan, Biblian, ikerketetan, argazkigintzan, eskulturan, musu-txapelketetan, animalien artean…

Egilea: Irati Jimenez
Argitaletxea: Txalaparta
Argitalpen-urtea: 2016

Hona pasarte bat:
Asko dira munduan zehar musu ematearekin zerikusia duten jolasak, gehienak gaztetxo eta nerabeek asmatuak. AEBetan, adibidez, ezagunak dira seven minutes in the closet (zazpi minutu armairuan) eta two minutes in heaven (bi minutu zeruan). Biek dute helburu berbera: zoriak hautatutako neska-mutilak lekuren baten sartzera behartuta daude eta jokoak agintzen dituen bi edo zazpi minutu horietan musu ematera.


(30. or)


  Hona hemen etb 1eko Ahoz aho saioan Irati Jimenezekin egindako elkarrizketa:

Orrialdeak: 44
C1
2016-12-12
16244675
1819