irakurgai-mailakatuak-fitxa
Elgeta
Elgeta ezizen bat da, Jazinto Rivas trikitixa-irakaslearen ezizena. Trikitiari "infernuko hauspoa" deitzen zitzaion garaian bizi izan zen. Eibar inguruan zen ezaguna.
Esan izan da Elgeta izan dela trikitixa “hiritartu” duenetako bat. Haren bizitza gorabeheratsuan oinarritutako nobela berrargitaratu du 111 Akademia irakurle-taldeak. Bizitza gorabeheratsua diogu, zeren eta trikitilari ospetsu askoren maisu izan arren, bizitzako azken urteetan miseria gorrian bizi izan zen Elgeta, ez etxe eta ez irabazpide. Etxea ez izatea ez zen azken urteetako kontua, zeren berak jana eta lo-tokiaren truke ematen baitzituen ikasgaiak. Ikasleen etxeetan lo egiten zuen. Esan daiteke, Elgeta ez zela inongoa, eta aldi berean, leku guztietakoa zela.
Bizitzaren hondarrean ez zuen jende askok maite, eta XX. mendean ere trikitizale asko ziren, eta badira oraindik, Elgetaren trikitia jotzeko modua, eta haren piezak “ez zirela trikitixa” ziotenak. Izan ere, Elgetak, betiko trikitixaz gain, dantza askatuan eta baltseoan dantzatzeko piezak zituen atsegin. Eta hori ez zen “trikitixa klasikoa” puristentzat.
Egilea: Joxean Agirre
Argitaletxea: 111 Akademia
Argitalpen-urtea: 2016
Orrialdeak: 77
Hona pasarte bat:
Mostradorearen kontra zeudenek komentatzen zutenez, Donostiako Parte Zaharrean ikusi ohi zuten azkenaldi honetan, taberna jakinetan, plater bat lurrean jarri eta soinua jotzen. Arratsalde erdian, oraindik txikiteroen beda zabaldu baino lehen, ailegatzen omen zen askotan eta, sasoirik onenean bezala, begiak itxi eta ezkerreko belarria teklatuaren kontra jarriz hasten omen zen jotzen, taberna zuloko entzule bakanei edo kalean pasadizoan aplikatzen zirenei inolako jaramonik egin gabe.
(13. or)
Liburua sarean dago irakurgai, helbide honetan.
