irakurgai-mailakatuak-fitxa
Elurte amaiezina
Lugoko mendi bakartietan ostatu bakartu bat. Bost gidoilari hara doaz bake bila: Alba, Irene, Ruth, Diego eta Miro. Telebistarako gidoiak idatzi behar dituzte, beldurrezkoak, eta lasaitasuna behar dute horretarako.
Hasi dira kontakizunak asmatzen, elkarri irakurtzen, baina halako batean, hirugarren egunean elurte izugarri bat hasi da, argia joan da, Internet ez dabil, telefonoak ere ez… Gidoilarien konpainia bakarra ostatuko jabeak eta beste hiru maizter, zein baino zein ikaragarriago!
Egilea: Agustín Fernández Paz
Itzultzailea: Xabier Aranburu, “Artzai”
Argitaletxea: Elkar
Argitalpen-urtea: 2015
Hona pasarte bat, Diegoren kontakizunetik:
Okerrena, ordea, ez zen hori; okerrena zen uda amaitu ondoren ere txakurra xaxatzen zigula Danielek bere etxe aurretik igarotzen ginen bakoitzean. Sarritan suertatzen nintzen ni egoera horretan, auzo berean bizi bainintzen, etxe batzuk beherago, eta handik igaro behar izaten bainuen, egunero, eskolarako bidean, edo azokarakoan, amak agindutako enkarguren bat egitera.
(114-115 or.)
