Arrotz eta eder

Pako Aristik poema-liburu honetan bere bizitzari buruzko hausnarketa egin du, gizabanako den neurrian eta kolektibo baten (herri bat garai zehatz batean) parte den neurrian ere bai.

Beraz, urteen poderioz aldatzen, edo ez, joan zaizkion pentsatzeko moduak, sentimenduak… Eta galderak, galdera asko ditu liburuak, galdera existentzialak: nor naiz, zer egiteko gauza naiz, gauza naiz erabakiak hartzeko, zer jakin nahi dut nitaz…?
Hori batetik. Bestetik, idazleak berak esana da horrelako liburuetan badagoela tentazioa norberak egindakoa ederresteko, eta gauza desatseginak ezkutatzeko. Berak ez omen du ezkutatzeko asmorik, nahiz eta den-dena ere ez duen esan.

Egilea: Pako Aristi
Argitaletxea: Susa
Argitalpen-urtea: 2016

Hona olerki bat: FANTASIA BAT

 

Liburu osoa hemen duzu atalka irakurgai.

 

 

 

Aurkezpen-bideoa, Arrotz eta eder poema errezitatzen:


Aurkezpen-bideoa, Arrotz eta eder poema errezitatzen.





 

Orrialdeak: 129
C1
2016-05-30
16242248
3612