irakurgai-mailakatuak-fitxa
Hondamendirako errepidea
Um Khalid herrian hogei etxe daude. Bertan bizi zen Faisal, aspaldiko istorio hau kontatzen duen protagonista. Errepide berria egin zuten herrian eta eurialdiak etorri zirenean, arriskutsu bihurtu zen leku hura.
Egilea: John Milne
Argitaletxea: Elkar
Itzultzailea: Iñaki Mendiguren
Argitalpen-urtea: 2002
Hona hemen pasarte bat:
Azokarako bidean
Ostiral goizeko bostak ziren eta ni azokara nindoan. Oinez nindoan, astoaren gainean gaztak eta barazkiak neramatzan eta.
Eguzkia irten gabe zegoen, baina zerua argitzen ari zen. Zazpiak baino lehen egon nahi nuen azokan. Hamabi kilometro zeuden nire herritik Nabur-eko azokaraino. Ez zegoen errepiderik, bidexka estu bat bakarrik.
Eurialdian ezin izaten ginen azokara joan.
7.or.
Orrialdeak: 84
