detalle irakurgai-mailakatuak-fitxa

Aintzaneren koadernoa

Aintzanek 14 urte ditu, eta ez dabil bere onenean. Ama idazle batekin maitemindu da, Luismarekin (Aintzanek Idazlea edo, oso haserre dagoenean, Idazle Madarikatua deitzen dio Luismari), eta erabaki dute hiria utzi eta Akabu izeneko herri txiki batera joatea bizitzera.

 

Aintzanek bere sentimenduak idazteko premia du: betiko lagunak utzi beharra, hiria utzi beharra, toki berriak sortzen dion sosegurik eza, Luismak sortzen dion amorrua… Egingo ote du egoerak onera? Seguru baietz!

 

 

Egilea: Laida Martínez Navarro
Argitaletxea: Giltza
Argitalpen-urtea: 2016
 

 

 

 

 

 

Hona pasarte bat:
– AAAAA!
Armiarma itzela ikusi dut zoruan, armairuaren aurrean. Nire oihua entzutean, armiarma mugitzen hasi da:
¬– AAAAAAA!
Luisma logelara sartu da:
– Zer duzu, Aintzane?¬
Armiarma erraldoi bat ikusi dudala azaldu diot, dardarka, armairuaren aurreko zorua erakutsiz. Idazleak lekua aztertu du:
– Armiarma? Non? – zuzen-zuzen begiratu dit, armiarma jadanik ez dagoelako.


(25. or)


 

Orrialdeak: 119

detalle2

Dokuteka

B2
2016-04-15

x61pRelaContWAR

16241090

x61pViewCountWAR

7313

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR