detalle irakurgai-mailakatuak-fitxa

Robbie eta beste kontakizun batzuk

1992an hil zen Asimov zientzialari, zientzia-dibulgatzaile eta idazlearen lau ipuin dituzu, irakurle. Asimoven literaturan robotak maiz ageri dira, eta Robbie da horietako bat, robot xarmanta, Gloria neskatila zaintzeaz arduratzen dena, baina neskaren amak lortuko du alaba eta robota aldentzea elkarrengandik.

Eta gero zer? Komeriak! Beste kontakizunetako gaiak hauexek dira: atxiloketa prebentiboak. Robot batek poliziari esaten dio norbait etorkizunean hiltzaile bihurtuko dela, eta poliziak norbait hori atxilotzen du delitua gertatu aurretik. Sally ipuinean, berriz, txoferrik gabeko autoak ageri dira, adibidez Sally bera, eta enpresari maltzur batek autoen piezarik nagusienak lapurtu nahi ditu, aberasteko. Boto-eskubidea ipuinean, neurri batean, bipartidismoaren gaia ageri da. Zenbateraino da askea horrelako egoera batean boto-emailea? Beste gai bat ere bada hemen, zeren gizonezkoek soilik eman dezakete botoa. Gainera, robot batek erabakitzen nork eman dezakeen botoa eta nork ez.
Bestetik, ipuin-bilduma hau Vicens Vivens argitaletxeko Literatura-eskolan izeneko atalekoa baita, eleberria literaturaren ikuspegitik aztertu nahi dutenentzako moduko testu lagungarriak eta jarduerak daude bukaeran. Liburuak orri-oinetan ohar asko ditu: batzuk istorioa hobeto kokatzeko jarritako azalpenak dira, beste batzuetan hitzen sinonimoak… Ipuinak hasi aurretik ia 25 orrialde daude Asimovi eta 4 ipuinei eskainiak.

Egilea: Isaac Asimov
Itzulpena: Koro Navarro
Argitaletxea: Vicens Vivens
Argitalpen-urtea: 2015


Hona pasarte bat:
Gloriaren pauso txikiak ezin ziren Robbieren pauso luzeekin lehiatu. Orduan, helmugatik hiru bat metrora zegoenean, Robbie poliki-poliki hasi zen mugitzen; eta une hartantxe Gloriak, sprint erabakigarri bat eginez, arnasa estututa, aurrea hartu zion Robbieri, eta hark baino lehenago ukitu zuen zuhaitzaren azala.
 


(4. or)




 

Orrialdeak: 130

x61pRelaContWAR

detalle2

Dokuteka

C1
2016-03-23

x61pRelaContWAR

16240462

x61pViewCountWAR

3321

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR