detalle irakurgai-mailakatuak-fitxa

Gaueko zaintzailea

Gaueko zaintzaileak aluminio-lantegi batean lan egiten du. Gaur du azken gaua, lanetik bota egin behar dutelako; kamerek ordezkatuko dute aurrerantzean haren lana.

 

 

Zaintzaileak bere bizitza errepasatuko du. 28 urte egin ditu lan berean. Aitak ere lan bera zuen. Asko gogoratzen da aitaz. Semeak ordena maite du, erregulartasuna. Apenas du lagunik, ezta familiarik ere. Zaletasun bat badu: izarrak begiratzea prismatiko batzuekin. Konstelazioetan ageri den izarren ordena du gustuko. Nola errepikatzen den ordena hori zikloka.

Egilea: Julen Belamuno
Argitaletxea: Elkar
Argitalpen-urtea: 2016

 

 

 

 


Hona pasarte bat:
“Ez dut normalean kaferik hartzen” esan zion zaintzaileak.
“Nik bai, bat baino gehiago, bestela ezingo nuke gau guztia agoantatu”.
“Nik bi hartzen ditut egunean, bat bazkalondoan eta bestea afalondoan, lantegira etorri baino lehen. Ez naiz hortik ateratzen”
“Dena neurtuta eta araututa daukazu zuk, e!”, esan zion neskak erdi txantxetan.
“Bai, horrela gustatzen zait, baina ez naiz robot bat, e!”, bota zuen zaintzaileak, neskak izaki arrarotzat hartuko ote zuen beldurrez.
Barre egin zuen neskak gogotik, eta algararen erdian eskua zaintzailearen gainean jarri zuen, robotarenak egin zion grazia azpimarratu nahi balu bezala.



(110-111. or)


Liburuaren aurkezpen-bideoa:

youtube






 

Orrialdeak: 167

x61pRelaContWAR

Interesatzen zaizu



detalle2

Dokuteka

B2
2016-03-23

x61pRelaContWAR

16240452

x61pViewCountWAR

2895

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR