irakurgai-mailakatuak-fitxa
Beduino bat Karibe aldean
Aljeriako iheslari kanpamentuetan bizi behar duen saharar herriaren bizimodua (ametsak, zorigaitzak…) kontatzen da ipuin hauetan.
Baina saharar horietako asko, haur batzuk, Kubara joan ziren etorkizun hobeago bat eskaini zietelako bertan, Karibe aldean. Gero berriro aipatutako kanpamentura itzuli bazen ere, idazlea izan zen haur horietako bat. Beraz, ipuinak neurri batean autobiografikoak dira, eta bide batez, sahararren kronika.
Orrien barrenean oharrak ditu, ipuinak hobeto ulertzeko, eta hitzaurre bat Sahara herriaz, bakea lortzeko izandako ahalegin zapuztuez…
Egilea: Ali Salem Iselmu
Itzulpena: Xabier Monasterio
Argitaletxea: Erroa
Argitalpen-urtea: 2015
Hona kontakizun-zati bat:
Kafe landareen koloreak eta usainak liluraturik, trenetik jaitsi eta geltoki ondoko kafetegi txiki batera joan nintzen. Han, kafe aleak xigortu berritan, kafeontzi batean sartzen zituzten, zuku guztia ateratzeko. Emakume begi beltz argal batek kikara bete kafe bero eman zidan. Bizirik nagoeino, ez dut kafe egin berri haren usain ederra ahaztuko.
(67-68. or)
Liburuaren pasarte bat irakurtzen:
Liburuaren pasarte bat irakurtzen:
