Nina Waita: arupu baten itzalean

Ekuadorko kitxuen artean, munduko toki askotan bezala, emakumeek berebiziko garrantzia dute kulturaren transmisioan eta defentsan.

Horregatik dira hain inportanteak nobela honetan azaltzen diren ama eta amonak.
Nina alaba da eleberriko protagonista, eta bai amak bai amonak hauspotuko dute kitxuar kulturaren alde lan egin dezan. Hori da liburuaren alde bat, beste bat da Ninak baduela desagertu den lagun bat eta badu itxaropena hura aurkituko duela. Dena den, eleberria ez da Ninaren eta inguru hurbilekoaren kontaketa, herri indigena oso batena baizik, bere bizimodu eta sinesteena. Adibidez, izenburuko arupua arbola bat da, maitasunezko arbola esan daiteke, bere itzalean egindako zinak betiko maitasuna bermatzen baitu.

 

Egilea: Txomin Peillen
Argitaletxea: Utrisque Vasconiae
Argitalpen-urtea: 2015


  

Hona pasarte bat:
Harriduraz, adierazi nion amonari ez nuela ulertzen nola ez ziren senar adardunak sasi amorante horietaz mendekatzen eta ihardetsi zidan, bakan gertatzen zela ezen senar adardunek beren andreei adarrak egiten zizkietelako eta nolakoak! Horregatik, ezin zirela senarrak bertutearen izenean agertu.
Niretzako, garai hartan, jokabide horiek txit zatarrak zitzaizkidan, alabaina amonak bere esperientziak zituen eta erantzun zidan hobe zela horrela haur egitea, haur eta jende hiltzea baino, hobe zela bizia ematea, kentzea baino: egun batez nire eskola koaderno zahar batean, idatzi nuen amonaren esanaz gomutatu behar nuen.


(115. or) 

Txomin Peillen Sautrela saioan:

Orrialdeak: 361
C2
2016-03-17
16240336
3013