detalle irakurgai-mailakatuak-fitxa

Larrua

Liburua Italian kokatuta dago, Napolin zehazkiago, Bigarren Munduko gerraostean. Gerra galdu dutenen duintasuna goraipatzen da neurri batean, baina egurra ematen die italiarrei, frantziarrei, estatubatuarrei eta ingelesei.

Napoliko jendeak ez daki zer pentsatu: irabazle sentitu ala galtzaile. Oso denbora gutxian pasa baitira aliatuen aurka borroka egitetik haiengandik salbatuak izatera. Eta gerraostea gutxi balitz, izurritea zabaltzen hasiko da, eta gerra-irabazleek zein galtzaileek zabalduko dute gaitza. Ama batzuek beren umeak saldu nahi dituzte hauek gerraosteko girotik aldentzeko… Tragediaren erdian jendeak festarako eta larrua jotzeko gogoa du: beltz mozkorti batzuek emakume biluziekin dantza egiten dute kalean, eraikin bonbardatuen erdian; Napoliko andre ipotx batzuek soldadu estatubatuar lerdenenekin oheratzea lortzen dute. Eta abar. Faxista izatetik komunismoaren alde hitz egitera pasa zen Malaparteren liburu honek jende guztia haserretu zuen. Elizak liburu debekatuen zerrendan sartu zuen Larrua.

Egilea: Curzio Malaparte
Itzulpena: Jose Ramon Vazquez
Argitaletxea: Erein & Igela
Argitalpen-urtea: 2015


Hona pasarte bat:
Orain sufritzen eta sufriarazten da, hiltzen eta erailtzen da, gauza miragarriak eta lazgarriak egiten dira, ez nork bere arima salbatzeko, nork bere larrua salbatzeko baizik. Jendeak bere arimagatik borrokatzen eta sufritzen duela uste du, baina egiatan, bere larruagatik, bere larruagatik bakarrik, borrokatzen eta sufritzen du. Gainerakoak ez du axola. Gauza benetan zirtzil batengatik bihurtzen da jendea heroi orain! Gauza zikin batengatik. Giza larrua gauza zikina da. Begira. Nazkagarria da.


(163. or)

Lehen atala hemen duzu irakurgai.
Jose Ramon Vazquez itzultzaileak aurkeztuko du bideo honetan Larrua liburua:

Larrua. Curzio Malaparte from Erein argitaletxea on Vimeo.

Orrialdeak: 432

detalle2

Dokuteka

C1
2016-03-16

x61pRelaContWAR

16240226

x61pViewCountWAR

3534

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR