irakurgai-mailakatuak-fitxa
Sekula gehiago egingo ez dudan gauza ustez dibertigarri bat
Idazleak, ordaindu dioten luxuzko Karibeko itsas bidaia bat baliatzen du kontsumitzeko eta dibertitzeko "era (estatubatuar) programatua" umore garratzez eta gogor kritikatzeko.
Bide batez, elite jakin baten gizarte-modu hori egurtuko du. Izan ere, bidaia horrek gaizki hezitako ume mainoso bilaka dezake edonor, guztia daukazulako eskura, eta zer eska hura lortuko duzulako. Bilakaera horrek etsipena dakarkio idazleari, eta, ustez dibertigarria dena, amesgaizto bihurtuko da.
Egilea: David Foster Wallace
Itzulpena: Danele Sarriugarte
Argitaletxea: Pasazaite
Argitalpen-urtea: 2015
Lehen atala hemen irakur dezakezu.
Hona narrazio-zati bat:
Dutxa bera ere gehiegizkoa da, hein handi batean. Txorrotako ur beroa azala esfoliatzeraino da beroa: hala ere, eskulekua aurrezarritako posizio batera mugitzea besterik ez duzu 37 graduko tenperatura perfektua lortzeko. Nire etxeko dutxak horrelako ur-presioa eduki beharko luke: dutxaburuaren potentziak dutxaren bestaldeko paretara jaurtitzen zaitu, babesgabe, eta, dutxaburuaren MASAJE aukerak 37 graduko urarekin jotzen zaituenean, plazeraren plazerez begiak biltzen dituzu eta esfinterra laxatzen zaizu.
(77-78. or)
Danele Sarriugarte, David Foster egileaz eta liburuaz hizketan:
Danele Sarriugarte, 'Sekula gehiago egingo ez dudan ustez gauza dibertigarri bat' liburuaren itzultailea from Pasazaite liburuak on Vimeo.
