Isilpean gordea

Gasteizen, Arabako Errioxan eta Burgosko Mena haranean girotutako nobela da "Isilpean gordea", gerra zibilaren gerra-ostean.

Gerra baten ondoren, jende askok beldurra izan ohi du, gertatutakoaz hitz egiteko edo galdetzeko beldurra. Hori gertatu zitzaion Amalia Zabaletari. Eta Amalia Zabaletaren alaba Elvira notaritzara doanean herentzian zer egokitu zaion jakitera, deskubrituko du neba bat duela. Zergatik ez zioten ezer esan gurasoek? Elvirak, bere iraganaz jakiteko ikertzaile baten laguntza izango du, Josu Martínez de Albenizena. Baina, batez ere, zera jakin nahi du: zerk sortu zuen beldur hori amarengan? Gerrak, bai, baina zerk zehazki?

Egilea: Toti Martinez de Lezea
Itzulpena: Miren Arratibel
Argitaletxea: Erein
Argitalpen-urtea: 2015

Lehen atala hemen irakurgai.

Aurkezpen eguneko bideoa.

 

Hona pasarte bat:

-    Zu, zera,… ez al zinen ezkondu?
-    Ez, ezingo nukeen… Hogei urte nituela konturatu nintzen ez nintzela emakumeetarako jaioa, badakizu, nahiz eta disimuluan ibili behar nuen, Ley de Vagos y Maleantes zeritzon hartan sartu gintuztelako, gaiztaginekin eta proxenetekin. Harrapatuz gero, espetxera, edo eroetxera, sendatzera; eta, jakina, halako arriskurik hartzea komeni ez.

 

(95. or)

Orrialdeak: 259
C1
2016-01-11
16238623
3139