detalle irakurgai-mailakatuak-fitxa

12etan bermuta

Berta emakumeak hitz egiten digu liburu honetan, inporta zaizkion hainbat jenderekin izan dituen edota dituen harremanez. Pertsona horiek ematen diote izenburua atal bakoitzari: ama, aita, amama, senarra, alaba, maitalea, anaia, eta laguna.

 

 

 

Bukaerarako utzi du Osorok Ni izeneko atala.
Ekintza gutxi du liburuak, gogoetak dira gehiago. Baina umore asko dago, eta ez du aho-bizarrik mingainean Bertak, eta gauzak gordin esan behar badira, halaxe esango ditu. Idazleak berak esana: “ez dago kronologia zehatz bat, kaos emozionala baizik: maitasuna, zeloak, altruismoa, egoismoa…”

 

Egilea: Jasone Osoro
Argitaletxea: Elkar
Argitalpen-urtea: 2015

 

 

  

Hona pasarte bat:
Su hartu zuen nire begiradak eta supermerkatu pareko tabernan amaitu genuen hirurok. Zu eta ni bermuta hartzen. Alaba olibak jaten.
Hortik aurrera mundua karpeta bat bihurtu zen niretzat. Klasifikadore bat. Banuen senarra. Banuen umea. Lagunak. Lankideak. Gurasoak. Anaia. Banuen maitalea. Eta bakoitzak bere lekua zuen nire karpetan. Bakoitzak bere ordua. Bakoitzari gauza bat eskaintzen nion. Gauza bat eskatzen. Eta guztien batuketa zen nire mundua. Batuketa ordenatua. Kenketarik egin gabe bizitzen uzten zidan formula matematikoa.


(79. or; Maitalea ataletik)

Jasone Osoro

 

 

Orrialdeak: 121

detalle2

Dokuteka

C1
2015-12-15

x61pRelaContWAR

16238399

x61pViewCountWAR

5224

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR