irakurgai-mailakatuak-fitxa
Itzalak bizi diren lurraldea
Nobela aparta Tolkien zaleentzat, Eraztunen Jauna bezalako eleberriak atsegin dituztenentzat eta idazlearen thrillerrak eta gustuko dituztenentzat.
Etsaien arteko bataila batean Arkania lurraldeko erregeak urrez eta topazioz betetako koroa galdu zuen. Bizia eta semea ere galdu zituen. Eta nahiz eta bataila irabazi, Arkania gainbehera joan da orduz geroztik. Arkaniak izandako boterea berreskuratu nahi du, baina kondairak dio horretarako, galdutako koroa kendu beharko diola egungo jabeari.
Beraz, matxinada-hotsa dabil bazterretan, eta arriskuz betetako abenturak izango dira, gerra, politika-joko zikinak, eta hor zeresan handia izango dute Jon eta Rikka neba-arreba umezurtzek, Arkaniatarren peskizan dabiltzan behatzaileek, batez ere Jonek.
Egilea: Alberto Ladron Arana
Argitaletxea: Elkar
Argitalpen-urtea: 2015
Hona pasarte bat:
Helduek uste dute haurrok ergelak garela. Uste dute ez diegula beren gezurrei antzematen. Uste dute beren sekretuak ezkutatzen ahal dizkigutela. Uste dute itsuak eta gorrak garela.
Oker daude.
Rikka eta biok umezurtzak ginen. Hutsaren hurrengoak. Estoldetako arratoiak ginen.
Hoberenak ginen.
(19. or)
• Nahi baduzu idatzi (3 edo 4 lerro). Zer uste duzu pentsatzen dutela umeek helduez, gurasoez?
