detalle irakurgai-mailakatuak-fitxa

Hain gutun luzea

Afrika hobeto ezagutuko duzu liburu honi esker: poligamia, emakumeen eskubideak, ezkontza behartuak, erlijioa, kolonizazioa, tradizioaren eta modernitatearen arteko harreman ez beti gozoak… Horiek denak azaltzen dira Ramatulaye andre alargundu berriak bere lagun min Aissatouri idazten dion eskutitzean (hika –noka- zuzentzen zaiola azpimarratu behar da).

Senegalen hil den senar poligamo horrek Ramatulaye baztertu egin zuen emakume gazteago batekin ezkontzeko. Senarra hila, dolua pasatzen ari da Ramatulaye eta bere bizitzaz hausnartuko du eskutitza aitzakia hartuta.
Gutunaz aparte, liburuak atal gehiago ditu: hitzostea, Josune Muñozek egina; bertan Mariama Bâ idazle afrikarrari buruzko eta Afrikako literaturari buruzko gogoeta egiten da. Beste atal batean Josune Muñozi buruzko eta Iokin Otaegiri buruzko hainbat datu ematen dira.

 

 

 

Egilea: Mariama Bâ
Itzulpena: Iokin Otaegi
Argitaletxea: Edo!
Argitalpen-urtea: 2015

 

Hona pasarte bat:
Beraz, Aissatou, Modou Fall hil egin dun. [] Irratiak berria zabaldu duenez, alde guztietatik zatorren jende uholdea!
Andrazkoak eta gertuko ahaideak zabiltzan arduran lanpetuta: intsentsua, kolonia, kotoia… Hil ondorengo garbiketarako behar direnak ospitalera eramateko. Eta musulman bat ehorzteko zilegi den jantzi bakarra: zazpi metroko perkal zuria. Dena kontu handiz saski berri batean tolestua. Eta Islamaren Lur santutik ekarrita etxe guztietan pietate handiz gorde ohi den zem-zem mirarizko ura ere bai. Gehi Modouren gainean zabaltzeko oihal ilun ederra.


(13. or)

 

Orrialdeak: 177

detalle2

Dokuteka

C1
2015-06-09

x61pRelaContWAR

16237817

x61pViewCountWAR

3200

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR