Eskularru beltzak: Casting-a

"Eskularru beltzak" bildumako bigarren eleberria du honakoa Jasone Osorok, Bildumaren izen bera zuen "Eskularru beltzak" izenekoaren segida. Oraingoan, jada institutuan, Beirek eta Babak telebistarako casting batean parte hartuko dute, eta hor sortuko dira kalapitak eta norgehiagokak.

Egilea: Jasone Osoro
Argitaletxea: Elkar
Argitalpen-urtea: 2017

Eleberriaren hasieran, Beire haserre ageri zaigu, bere lagunik minena, Lete, ondo konpontzen delako Babarekin. Beirek ez daki zer pentsatu Letez, ez du ulertzen zer dela eta egin den Babaren adiskide. Babarentzat ere ez dira garai samurrak izango. Orain familia berri bat du. Ez dago harrera-zentro batean sartuta, baina familia berri hori epe jakin baterako jarri diote, eta moldatzen ez bada berriro harrera-zentrora itzultzeko arriskua du. Ze eragin ote du honek guztiak castign-ean?

Hona pasarte bat:
Baba beren etxera etorri zenetik, Linda ezberdin sentitzen zen. Pertsona berri bat hasi zen beraiekin bizitzen eta horrek eragin zuzena izan zuen egunerokotasunean. Hiru izatetik lau izatera pasa ziren. Gurasoen eta Lindaren arteko harremanak berdina izaten jarraitzen zuen arren, Lindaren aitak eta amak ahalegin berezia egiten zuten Baba ere familiako beste bat balitz bezala sentiarazteko eta, ondorioz, nahi ezta ere, hainbat egoera zertxobait fortzatuak ziren. Baina Linda pozik zegoen Babarekin.

(29.or)

Egilea liburuaren aurkezpena egiten, hemen ikusgai: 

 

Orrialdeak: 147

Interesatzen zaizu



B1
2017-11-30
16177118
2269