Ospa

Juan Luis Zabalak azken hamar urteotan idatzitako ipuinak bildu dira liburu honetan. Ipuin hauetako protagonistek ospa egin nahi dute, liburu-azaleko txirrindulariak bezala. Baina ihesaldi txikiekin konformatu beharko dute, aldizkako zorion-uneekin gozatu.

Egilea: Juan Luis Zabala
Argitaletxea: Susa
Argitalpen-urte: 2017

Ipuin-liburu honetako pertsonaia batzuek artegintzarekin dute lotura, edo artistak direlako edo artistak elkarrizketatu behar dituztelako kazetari gisara. Artista horietako batzuk benetakoak dira: Chillida, Mikel Laboa, Ricardo Ugarte, Bob Dylan, Jesus Mari Villar … Honek aukera eman dio Zabalari, adibidez, sorkuntzaren inguruko kezkak plazaratzeko. Ipuin guztiak, bat salbu, lehen pertsonan idatzita daude.

Hona pasarte bat:

Berak azken 40 urteetan egindako 500 inguru margolan mailutzar batekin kolpeka suntsitzen ageri da Jesus Maria Villar Andiano (Ordizia, 1946) YouTubeko bideo batean. Olioz egindako lan abstraktuak dira, neurri handi samarrekoak. Artearekiko luzaz izandako pasioa ahiturik, ekintza horrekin utzi zion Andianok, joan den asteazkenean, margolari izateari. Artistaren iloba Josune Andianok bideo kamera batekin grabatu zituen txikizio ekitaldi horren irudiak, eta gero YouTubera igo. Lehen hamar egunetan 3.000tik gora ikusle izan dituzte dagoeneko irudi horiek. Egindakoaz damuaren arrastorik txikiena ere erakutsi gabe mintzo da margolari ohia.

(33.or.)

 

Hemen Euskadi Irratiko "arratsean" irratsaioan Juan Luis Zabalarekin egindako elkarrizketa entzungai.

Segidan ikusgai, liburuaren aurkezpen-eguneko bideoa.

 

Orrialdeak: 156
B2
2017-07-20
16174912
1394