Baina ez lukete han egon behar

Introspekzioa dago ipuin-liburu honetan, nork bere barruan begiratzea. Badira hiru elementu ipuinak lotzen eta introspekzio hori egiten laguntzen dutenak: begiak, argazkiak eta ispiluak. Zer dago begi batzuen atzetik? Zer kontatzen du ispiluak zutaz? Zein da argazkian ageri den horren testuingurua?

Egilea: Asier Osinalde Vidal
Argitaletxea: Erein
Argitalpen-urtea: 2017

Hainbat dira liburuko protagonistak: fundizio-langilea, jostuna, Erasmus ikaslea, enpresaburua, heriotzarekin borrokan dabilen lorezaina, bizkartzaina, maitasunari eusten ahalegintzen den bikote jubilatua … Denak saiatzen dira bizitzan aurrera egiten; batzuk era kontzientean, beste batzuk ez.

Hona pasarte bat:

Ezin du jasan. Ez daki non dagoen behin maitemindu zuen neska gozo hura, sofan siesta egitera etzaten zen emakume haurduna, janaria maitasun osoz prestatzen zion etxekoandre maitagarri bezain ederra. Jada, ez du ezagutzen. Seme-alabak etxetik joan zitzaizkienean nabaritu zuen gauzak asko aldatu zirela bien artean; hau da, hogeita hamabost urteren ondoren, ez Mari Carmen, ez bera ez zirela pertsona berberak. […] Orain, ordea, ez du ihesbiderik. Orain jubilatuta dago, eta emaztearekin denbora gehiago igarotzen duen arren, egoerak ez du hobera egin, alderantziz baizik. 

(91. or)

Hemen ikusgai egileak egindako liburuaren aurkezpena.

Baina ez lukete han egon behar from Erein argitaletxea on Vimeo.

Orrialdeak: 155
B2
2017-06-26
16174653
1152