Maitasunaren indarra
Gabriel Kortaren zazpigarren poesia-liburu honetan autoreak maitasunaren indarra aldarrikatu nahi du. Liburuan olerki trinkoak aurkituko ditugu, esanguraz eta sentimenduz beteak.
Maitasunari buruzko poemak dira, bere zentzu zabalean: maitasuna naturari, arbasoei, bizitzako bidaialagunei, jende inperfektoari, nerabeei, norberari, gaixo daudenei … lotua. Eta maitasunaren osagarri edo, liburuak bigarren zati bat du, euriari buruz hitz egiten duena, eta bertan idazleak euriak iradokitzen diona adierazten du.
Egilea: Gabriel Korta
Argitaletxea: Autoedizioa
Argitalpen-urtea: 2016
Hona poema bat:
DENA LOREZ
Horrela hasten da
Udaberriko poema
Loreak begiratu eta
Udaberriaren berpizteak
Jo du nire leihoan
Eta dena lorez bete da
(43. or )
Orrialdeak: 207